Zugandik oso hurbil BIZIpark
Zerbitzuan jartzeko, aldez aurretik izena emateko epe bat ezarriko da. Baliozko izen-emateen kopurua BiziPark-en edukiera (24 plaza) baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Zozketan BiziPark erabiltzeko baimenik lortu ez dutenek itxaron-zerrenda bat osatuko dute zozketa horren ondoriozko ordenan. Aldez aurretik izena emateko epea: 2024ko abenduaren 23tik 2025eko urtarrilaren 15era arte
Gure helburua da bizikletaren erabilera sustatzea eta erraztea, gizartearen bilakaera jasangarriagoa lortzeko tresna legez. Horretarako, leku seguru eta zaindua eskaintzen dizugu, bertan bizikleta lasai utzi ahal izateko. Horrela, bizikleta ohiko garraiobide legez erabili ahal izango duzu.


